Abiadura Kaxak: mantentze lanak

Kanbio automatikoa daukan auto berria erostean fabrikatzaileek olio aldaketak egitea ez dela beharrezkoa esaten dute, abiadura kaxak bizi osoan irauteko prestatuta omen daudelako. Hau teoria hutsa da baina praktikan zerbait ziurra badakigu urteetako esperientziaren ondoren hauxe da, kanbio automatikoetan sortzen diren matxura gehienak zehazki manteinu lan horixe ez egiteagatik gertatzen dira. Elementu mekaniko orotan bezala kaxa barneko piezak erabilerarekin higatzen joaten dira eta denboraren poderioz olioarekin nahasten doan hauts metalikoa askatzen dute. Horrela serietik zetorren olioak propietate originalak galtzen ditu eta pixkanaka akatsen bat sortzeko aukera haunditzen joaten da, matxuraren kostua biderkatuz olio aldaketa arrunt baten aurrean.

Udaberri Tailerretatik olio aldaketak 50.000 kilometrotik behin egitea gomendatzen dizuegu zuen autoko abiadura kaxa automatikoaren bizi iraupen luzeagoa bermatzeko. Alderdi honetan prebentzioa oso garrantzitsua da, euro kopuru labur baten truke milaka euro kostatzen den matxura saihestu dezakegulako. Egin iezaiguzu kasu, zure autoak eskertuko dizu urte gehiagorekin sarituz.

Ez dago gogoratu beharrik gure instalazioetan olio eta iragazki aldaketak burutzeko tresna guztiak ditugula, beti kanbio automatikoen fabrikatzaileek onartutako produktuekin. Ez du edozein motako olioak balio, kanbio automatiko bakoitzak ezaugarri espezifikoak dituen olioarekin bakarrik funtziona dezake, soberan dago aipatzea guk fabrikatzaileek gomendatutako prozedura guztiak errespetatzen ditugula. Gainera ATX2 motako makinei esker olioen zirkuituak garbitzen ditugu produktu bereziak erabiliz, horrela berriro likidoarekin bete aurretik ez da zikinkeriarik gelditzen sistema barruan. Orokorrean olio aldaketa baten ondoren kanbioak dituen funtzionamendu arraroak ezabatzen dira, gehiegizko kontsumoak edo martxen aldaketen arteko denbora galerak esaterako.