Abiadura Kaxak: arazoen diagnosia

Dena goitik behera askatzen hasi aurretik, lehendabizi egiten duguna abiadura kaxarekin batera lanean iharduten kanpo elementu desberdinak analizatzea izaten da. Honek oso azalpen erraza dauka, batzuetan abiadura kaxak gaizki funtziona dezake izurratuta egon gabe. Adibidez indar bihurgailua gaizki dagoelako, kaltetutako sentsoreek irakurketa okerrak ematen dituztelako, balbula kaxak akatsak dituelako edo olio galera bat gertatu delako. Horregatik gure tailerrean beti aktualizatuta dauden makinak erabiltzen ditugu diagnosiak egiteko, ia auto marka eta kanbio automatiko mota guztiekin bateragarriak izanik.

Kaleratu diren ekipo berrienak edukitzeaz gain lan honetan esperientziak sekulako balioa du eta zenbait kasutan kanbio automatiko mota desberdinek ematen dituzten akatsak segituan somatzen ditugu. Orokorrean abiadura kaxen barruko zenbait elementu ahulagoak izaten dira edo marka batzu ez dira ain fidagarriak suertatzen, horregatik da garrantzitsua bakoitzaren ezaugarriak ongi ezagutzea diagnosi zuzenenak egiteko. Ordenagailuak mekanikoari akatsari buruzko datuak ematen dizkionean honek gero jakin egin behar du matxura konpontzen.

Formazioarekin ere ez gara inoiz ahazten, erabat funtsezkoa da zeren egunero agertzen bait dira teknologia berriak. Horrela gure mekanikoek eten gabe kanbio automatikoetan espezializatutako kurtsoak egiten dituzte merkatuan azaldutako nobedadeen gainean jakinean egoteko eta konponketen prozedimentuak hobetzeko. Kanbio automatikoen barruko piezek oso sistema konplexuak osatzen dituzte beraz gure taldearen zati haundi bat esklusiboki kaxa automatikoak konpontzera soilik dedikatzen da, mekanikoaren aldetik erabateko arreta eman behar zaiolako egiten ari den konponketari. Espezializazio honi esker eten gabe gure bezeroei eskaintzen diegun zerbitzuaren kalitatea haunditzen ari gara.