|
Abiadura Kaxak: markak eta modeloak Gaur egun abiadura kaxa automatikoen erabilera asko zabaldu da autoen sektorean, oso ohikoa da auto hiritar, konpaktu edo furgonetetan ere kaxa automatikoak aurkitzea. Ez dago aipatu beharrik berlina, monobolumen edo lur orotarikoetan aukerarik egokiena dela erosotasuna bilatzen duten gidarientzat, batipat hirietan denbora luzez gidatzen denean. Horregatik azken urteotan hizki multzo desberdin ugari agertu dira abiadura kaxak izendatzeko, marka bakoitzak bere deitura propia daukalarik. Jarraian laburbiltzen dizkizuegu entzunenak diren izenak, ziurrenik beraietako asko ezagunak egingo zaizkizue: S-tronic, Multitronic, TCT, CMP, Dualogic, Powershift, CVT, DCT, MTA, Selectronic, Easytronic, 2Tronic, EDC, DSG, ASG, MMT, Comfortdrive, Multidrive, Autodrive, Lineartronic, Active Select, Sportronic, 7G-DCT , Geartronic, Tiptronic, DKG, Steptronic, Drivelogic, PDK eta abar luze bat. Funtsean ordea guztiak enbrage bikoitzekoak, robotizatuak edo bihurgailu motakoak dira.
Hizkiz osatutako nahaspila horren barruan merkatuko ia autogile denak daude: Alfa Romeo, Aston Martin, Audi, Bmw, Cadillac, Chevrolet, Citroen, Dacia, Ferrari, Fiat, Ford, Honda, Hyundai, Infiniti, Jaguar, Jeep, Kia, Lada, Lamborghini, Lancia, Land Rover, Lexus, Maserati, Mazda, Mercedes Benz, Mini, Mitsubishi, Nissan, Opel, Peugeot, Porsche, Renault, Seat, Skoda, Smart, SsangYong, Subaru, Suzuki, Tata, Toyota, Volkswagen edo Volvo besteak beste. Interesgarria da ordea goian aipatutako auto marka askok ez daukatela teknologia propiorik jakitea, zuzenean kanbio automatikoen fabrikazioan espezializatuta dauden enpresei erosten dizkiete kanbio automatikoak gero marka berekoak balira bezala muntatzeko. Adibidez hor daude ZF, Jatco, Alto, Aisin Warner, GM, Sonnax... Ez zaitez arduratu zure autoaren marka edo modeloagatik, Udaberri Tailerretan merkatuan existitzen diren kanbio automatiko gehienak konpontzen ditugu eta.
|