Abiadura Kaxak: muntatu eta desmontatu

Logikoa den bezala gure tailerra 2 zatitan banatuta dago; lehen solairua mekanika orokorrera dedikatzen da oso osorik eta bigarren solairua berriz kanbio automatikoen matxurak konpontzera. Horrela muntaia eta desmuntaia lanak lehen solairuan egiten dira, prozesuaren amaieran berriro ere bezeroaren autoan kaxa instalatzen denean elementu guztiek ongi funtzionatzen dutela baieztatuz. Muntaia ez da abiadura kaxa autoan sartzera mugatzen soilik, jarraian marka eta modelo bakoitzak zehazten dituen prozedimentu espezifiko batzu errespetatu behar dira dena ongi joan dadin. Adibidez fabrikatik zekartzan balio originalak berreskuratu behar dira eta kontrol unitatean moldaketak egin kaxa egoera berrira doitzeko. Bezeroari autoa eman aurretik errepideko proba sakona egiten diogu baldintza desberdinetan gidatuz (azelerazioak, martxen arteko aldaketak, motorraren frenatzeko gaitasuna, likidoen hermetikotasuna, zaratak, leuntasuna...) eta elementu guztiak egiaztatuz. Bezeroak erabateko ziurtasuna edukiko du bere autoa egoerarik onenean jasoko duelako, azken orduko ezustekorik gabe.

Beste tailer mekanikoekin zuzenean lan egiten dugunean posible da kaxa automatikoa desmuntatuta bidaltzea guk begiratzeko, honek prestatutako langile eta ahalbide tekniko zuzenak dituenean behintzat. Kasu honetan ordea kaxa askatu duen tailerraren ardura izango da muntaia eta amaierako doitzea, beti ere gure laguntza jasoko duelarik zalantza tekniko edo sortu daitezkeen arazoei irtenbidea emateko. Ez dago dudarik aukerarik onena prozesu guztia Udaberri Tailerren eskuetan uztea dela, horrela guk hartzen dugu konponketaren ardura eta sistema osoa puntuan jartzeko lana azkarrago amaituz.