Abiadura Kaxak: matxuren konponketa

Behin matxuraren iturria non dagoen dakigunean eta erabat ziur gaudenean abiadura kaxaren barneko arazoa dela, konponketarekin hasten gara. Lehen aipatzen genuen bezala, tailerreko bigarren solairuan aurkitzen da gure proba bankua eta lana amaitzeko beharrezkoak diren tresna guztiak. Gure hornitzaileek beti pieza originalak bidaltzen dizkigute kaxen konponketa ondoren kalitate maximoa ziurtatuz, era azkarrean eta fidagarritasun berme osoarekin. Gure mekanikoen profesionaltasunari esker pieza originalekin bakarrik konpondu ezin daitezken matxurak ere hatzemateko gai gara. Kaxa batzuetan zenbait pieza eraldatu behar izaten dira etorkizunean sor daitezkeen matxurak ekiditeko, konponketa arruntek ez dute funtzionatzen zeren labur azaltzeko autoen fabrikazio defektuei buruz ari garelako hizketan.

Gainera gure lana ez da apurtuta dagoen pieza ordezkatzera bakarrik mugatzen, kaxa irekitzen dugunean egoera txarrean aurkitzen diren edo zalantza sor dezaketen elementu guztiak egiaztatzen ditugu. Esaterako olio bonbak, engranajeak, diskoak, enbrageak, balaztak, piñoiak, koroak, sateliteak, balbulak, imanak, iragazkiak eta abar. Garbi dago modu honetan kostua igo egiten dela baina aldi berean multzo osoaren bizi iraunkortasun haundiagoa bermatzen da. Udaberri tailerrek 12 hilabeteko bermea ematen du egindako konponketa guztietan, harro gaude lana egiteko daukagun moduarekin eta ondoren bezero fidelek erakusten diguten poztasunarekin.

Amaitzeko gogoratzen dizuegu tailer mekaniko bezala ere funtzionatzen dugula. Zure autoak gurpil berriak behar baditu, motorra izurratuta badauka edo gastatutako edozein pieza ordezkatzea nahi baduzu, bisita aprobetxatu dezakezu autoa puntu puntuan jartzeko.